XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) uste zuen moduan, erorialdi eta hotzagatik, askoz ere kolpe handiagoak hartuak bait zituen zaldi gainetik jausita, ezpada halako erortze txotxolo, barregarri eta lotsagarria gertatu zitzaiolako.

Niri, Miss Mitsubishi zaldi gaineko artista handien, dantzarisa exotikoen eta Ekialde Urrunetik etorritako azken amazonari.

Eta Hezurzuri zurikatzaile *zurikatzaile: zurikerietan aritzen dena, besteekin beti goxo lausengari petral horren aurrean erori behar gainera!.

Amorrazioak ez zion hitzegiten ere uzten.

Ukabilak estuturik zeramatzan, eta begirada beldurgarri bat, etorkizunean; egin zezakeen mendekua aldez aurretik ikusi eta gozatuko balu bezala.

- Itxoin pixka batean - esan zion don Giovannik gora iritsitakoan, apur batean askatuz.

Egunkari zahar bat hartu eta bere orrialde horituak zoruan zehar banatu zituen, baita ohe, mahai eta aulki gainetan ere, narraskeriaren beldur edo, ordurako zoru eta altzari, denak hautsez beterik zeudela ahantziz, edo gogoratu nahi izan gabe.

- Eseri, eser zaitez mesedez esan zion don Giovannik periodiko paperez estali berria zuen aulkia luzatu eta eskainiz.

- Giusseppe berehala etorriko da.

- Zer?- izan zen jausialdiaz geroztik Miss Mitsubishiren ahotik atera zen lehenengo hitza, eseri berria zen aulkitik txintxetak balitu bezala berehalakoan eta salto batez altxatzen zela.

- Gauzaren batzuk egitera joan eta berehalaxe izango dela hemen.

@- Horretarako etorri al naiz ni hona? Horretarako etorri al naiz ni putzuz putzu saltoka, (...).